250/2003 Dekretua, urriaren 21ekoa, etxebizitzarako Eraikinaren Liburua arautzen duena.

Retroceder

Eraikuntzaren kalitatea hobetzeko prozesua ez da eraikina egitearekin amaitzen, eraikina erabiltzen eta mantentzen ematen baitzaio jarraipena, eta horrek ahalik eta dokumentaziorik zehatzena behar du, zuzen burutuko bada. Horregatik, Eraikuntza Antolatzeko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen 7. artikuluak Eraikinaren Liburua eratu beharra ezarri du.

Era berean, herri-administrazio eta -erakundeek begiratu egin behar dute azken erabiltzaileen babesa, etxebizitzen erabiltzaileena bereziki, normalean ez dute eraikuntza-prozesuan parterik izaten-eta. Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak bakarreko eskumena aitortzen dio Erkidegoari etxebizitzari dagokionez, eta ondorioz, etxebizitzetarako Eraikin Liburua Dekretu honen bitartez arautu eta garatzeko ahalmena, erabiltzaileek bere eraikina ezagutu, eta erabilera eta mantentze egokia gauzatzeko informazio beharrezko eta nahikoa izan dezaten.

1 Artikulua – Xedea eta aplikazio-eremua.

Dekretu honen xedea da eraikuntza berriko eraikinen edo osorik birgaitutakoen Eraikinaren Liburua arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

6 Artikulua – Mantentze-lanen eta konponketen erregistroa.

1.– Kapitulu hau hainbat zuriunez osatuko da, honako datu hauek bata bestearen ondoren zehazteko modua egon dadin: zer eragiketa edo lan egin den, noiz egin den eta lanak egin dituzten enpresei buruzko datuak, baita enpresen sinadura eta zigilua ere, lanak egin ondoren. Eraikinaren azterketa teknikoak (EAT) ere jasoko dira, orri bereizi edo bananduetan jaso ere.